EraLan ikerketa-proiektua 3 : Euskararen erabilera lan munduan

EraLan ikerketa-proiektua da, izaera ezberdineko erakundeen arteko lankidetzaren bitartez gauzatzen dena. Lan-arloan ematen den hizkuntzen erabilera da proiektuaren aztergai nagusia, eta gai horren inguruan Soziolinguistika Klusterraren baitan ikerketa aplikatua eta haren gaineko hausnarketa elkarr...

Descripción completa

Idioma: eus
Publicación: Soziolinguistika Klusterra 2022
Materia:
Acceso electrónico SOLREBILTEGIA: https://hdl.handle.net/20.500.11984/5592
https://katalogoa.mondragon.edu/janium-bin/janium_login_opac.pl?find&ficha_no=109072
Ampliar información
Resumen: EraLan ikerketa-proiektua da, izaera ezberdineko erakundeen arteko lankidetzaren bitartez gauzatzen dena. Lan-arloan ematen den hizkuntzen erabilera da proiektuaren aztergai nagusia, eta gai horren inguruan Soziolinguistika Klusterraren baitan ikerketa aplikatua eta haren gaineko hausnarketa elkarrekin egiten duten erakunde ezberdinen emaitza da EraLan. Gehiago zehaztuz, EraLan proiektuaren helburua da hizkuntza normalizaziorako planak onartuta dituzten lan munduko erakundeetan –publiko zein pribatuetan– euskararen eta beste hizkuntzen erabileran eragiten duten aldagaiak identifikatzea, eta horietan positiboki eragiteko metodologiak eta dinamikak diseinatzeko eta inplementatzeko ezagutzan aurreratzea. Ezagutza praktikoan eta ezagutza teorikoan. Eta ezagutza hori lankidetzan ari diren erakundeetako kideen artean partekatzea eta zirkulazioan jartzea. Hizkuntza normalizazioaren kontzeptualizazioa, batetik, eraldaketa-prozesu gisa egiten dugu; bestetik, hizkuntza normalizazioa organizazio batean gauzatzen denez, sistema konplexu gisa kontzeptualizatzen dugu. Beraz, eraldaketa eta konplexutasun testuinguru horretan kokatzen dugu ikerketa-proiektua.