Léon Azoulayren 1900eko euskal grabazioak

Léon Azoulayk, Parisko 1900eko Erakusketa Unibertsalaz baliaturik, euskara mintzatuaren aurreneko lekukotasun soinudunak bildu zituen. Audio haietako batzuk euskal kanten aurreneko agerpen grabatuetako batzuk ere badira; hori dela-eta grabazio-bilduma hura euskal musikologia grabatuaren hasierako mu...

Descripción completa

Número de control: 447708 Artículo de revista
Autor Principal: Lopez de Arana, Inaxio
ISSN: 0422-7328
Idioma: Euskera
Materia:
Ejemplares relacionadas: Publicado en: Egan: Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Boletinaren Euskarazko Gehigarria N?. 1-2 (2020)
Dialnet:
Resumen: Léon Azoulayk, Parisko 1900eko Erakusketa Unibertsalaz baliaturik, euskara mintzatuaren aurreneko lekukotasun soinudunak bildu zituen. Audio haietako batzuk euskal kanten aurreneko agerpen grabatuetako batzuk ere badira; hori dela-eta grabazio-bilduma hura euskal musikologia grabatuaren hasierako mugarrietako bat ere badela esan genezake. Artikulu honetan plazaratu nahi izan dut azken 20 urte hauetan grabazio haien inguruan eskuratu dudan informazio guztia, 1999. urtetik gaur egunera bitartekoa alegia, urte hartan aurkitu bainituen ordura arte ezezagunak ziren grabazio haiek, Parisen. Artikulu honek badu aurrekari bat, nik aldizkari honetantxe mende honen hasieran argitaratutako artikulu bat: ?Euskarazko lehen soinuak (1900)? (Lopez de Arana, 2002). Izan ere, artikulu hartan emandako pasarte batzuk ekarri ditut artikulu honetara, hainbat datu zuzenduta. Gainera, orduan emandako informazioa hobeto antolatu eta hamaika xehetasunez hornituta garatu dut. Funtsean, artikulu honetan bildu, eguneratu, garatu, aberastu eta hobetu nahi izan dut harako artikulu hura. Joan deneko 20 urte honetan lortutako informazio eta datu guztiak leku bakar batean bildu eta ganorazko argitalpen batean zabaldu nahian erabaki dut artikulu hau plazaratzea. Datu batzuk neure kasa lortu ditut; beste batzuk, ordea, nire inguruko zenbait adituk eman dizkidate, musika arloko datuak batik bat. Ahaleginak ahalegin, gai batzuk argitzeko geratu dira, besteak beste, euskal bi fonografiatu nortzuk izan ziren; horra ikertzaile ausart baten edo batzuen lan-eremu ezin aproposagoa