Patrimonio cultural. Aznar

Gaur egun udal bulegoak daude Aznar eraikinean. Eraikin hau XX. mendearen erdialdean egin zuten, bertan Bilboko Aznar ontzi-konpainiaren egoitza jartzeko. Orubea ia triangeluarra eta leku benetan estrategikoan, bulegoak eta administrazio-lanak bertan egiteko diseinatu zuten eraikina, ontzi-konpa...

Descripción completa

Publicación: BilbaoIzan 2010
Materia:
Acceso electrónico: http://www.bilbao.eus/bld/handle/123456789/21342
Ampliar información
Resumen: Gaur egun udal bulegoak daude Aznar eraikinean. Eraikin hau XX. mendearen erdialdean egin zuten, bertan Bilboko Aznar ontzi-konpainiaren egoitza jartzeko. Orubea ia triangeluarra eta leku benetan estrategikoan, bulegoak eta administrazio-lanak bertan egiteko diseinatu zuten eraikina, ontzi-konpainiaren irudi bihurtuko zen eraikina, non eta itsasadarraren ondoan, Uribitarteko kaia hasten zen lekuaren aurrean. Portuko jarduera oso garrantzitsua izanik, Manuel Galíndez eta José Chapa arkitektoek itsasontzi baten branka moduan bolumen bakarrean gura izan zuten hori islatu; hau da, ekimen horretan portuko jarduera islatuz omenaldia egin zioten haien hitzetan gure herriaren jardueretan izenik onena lortu zutenetako bati. 1943an eraiki zuten etxe bitxi hau, egun oso egoera onean dagoena. Zortzi solairu ditu eta erdisoto bat. Baditu zenbait dorre fatxada nagusian eta atzekoan. Oraindik dago administrazio-zereginei lotua, baina orain Bilboko Udaleko bulegoak dira bertan daudenak. Aznar ontzi-konpainiaren jatorrizko etxea izan zen hartatik hauexek mantendu dira: eskailerak, ontzi-konpainiak jendearentzako arretarako eduki zituen bulegoen solairua, batzargela eta konpainiaren despatxo bat edo beste. Horrela bada, materialei emandako funtzioa gorde eta gure egunetara heldu da; batez ere, zura, jatorrizko kontzepzioari eutsirik, hain zuzen. Fatxadetako adreiluzko eta harrizko lan bikaina ñabardurak dituen ideia arrazionalista baten fruitu da. Esan bezala, ñabardurak ditu ideia arrazionalista horrek klasizismoaren arloko eduki dotore eta landutako xehetasun asko dituelako. Horrek guztiak etxearen arkitektura garai hartako Europa erdiko eredu onenen parean jarri zuen. Ildo horretatik, nabarmendu behar dugu arkitektoek egindako ahalegin eta erakutsitako sentiberatasuna. Izan ere, neurriz gain aritu gabe, obraren fatxada-plano handi eta zailak oso ondo pentsatu eta landutako xehetasunez hornituta, konposizio orekatsua lortu zuten.