Patrimonio cultural. C.P. Luis Briñas

Luis Briñas herri-ikastetxea Pedro Ispizua Susunaga udal arkitektoaren lana da eta Santutxun dago. Estatu osoko lan arrazionalisten lanik hoberenetakoa da; eta jasota eta horrela sailkatuta agertzen da arrazionalismoari buruzko azterlan ugaritan. Briñas eskola, Basarrate Landan dago, hildakoaren...

Descripción completa

Formato: Objeto digital externo
Publicación: BilbaoIzan 2010
Materia:
Acceso electrónico: http://www.bilbao.eus/bld/handle/123456789/21349
Ampliar información
Resumen: Luis Briñas herri-ikastetxea Pedro Ispizua Susunaga udal arkitektoaren lana da eta Santutxun dago. Estatu osoko lan arrazionalisten lanik hoberenetakoa da; eta jasota eta horrela sailkatuta agertzen da arrazionalismoari buruzko azterlan ugaritan. Briñas eskola, Basarrate Landan dago, hildakoaren landa izenez ezagututako lekuan. Santutxu auzoan. 1933an egin zuten eskola, tesi arrazionalistak puri-purian zeudela. Pedro Ispizuak bere lanbidean heterodoxia izan zuen ezaugarri; hala ere, gure herri guztian XX. mendeko arkitektura arrazionalistaren lanik garrantzitsuenetakoa egin zuen, Briñas eskola alegia. Luis Briñas herri-ikastetxea gaur egun ere eskola da; udalerriko eskoletako berezienetakoa, hain zuzen. Ikastetxearen irudia eta batez ere erlojuko dorrea Basarrate Landan egon da 30eko urteetatik hona. Basarrate bera Santutxun nahiko leku berezia da eta, horrela bada, eskola auzo guztiko pieza urbano berezi bihurtu da. Pedro Ispizua Bermeon jaio zen 1895eko apirilaren 29an. Bartzelonan ikasi zuen Arkitektura 1912tik. Karrerako azken ikasturtean zela, Ricardo Bastidak bisitatu zuen Bartzelonan eta horren ondorioz, behin ikasketak amaituta, Pedro Ispizua Bilboko Udalean sartu eta udal arkitektoa izan zen 1920tik 1937ra. Briñas eskola proiektua nahiko modernoa izan zen bere garaian. Kanpoko irudi modernoarekin batera, barruko funtzionaltasuna aipagarria da, ia gaur egun ere pentsaezinak diren ekipamendu edo zuzkidurak kontuan hartu zituelako Ispizuak bere proiektuan. Agian paradigmatikoena proiektatutako igerilekua izan zen, baina beste espazio batzuei ere garrantzi handia eman zien arkitektoak:. Hona hemen: zuzkidura orokorrei dagokienez, hogeita lau ikaslerentzako ikasgelak, areto nagusi handi-handia eta jantokia. Pragmatismoaren ikuspuntutik, haur-eskola eta oinarrizko irakaskuntzako eskola batera egotea. Eraikuntzaren ikuspuntutik, orientazioa edo leiho handiak. Elementu horiek guztiak ez ziren ohikoak garai hartan, ezta askoz urte geroago ere. Seiehunen bat ikaslerentzat diseinatuta, urte hauetan guztietan indarrean sartutako arautegietara egokitzeko egin beharreko eraldatze-lanek funtzionaltasuna aldatu dute. Horrela bada, hirurogeita hamarreko hamarkadan Luis Briñas ikastetxeak 1.130 ikasle eduki zituen. Hori dela eta, ekipamendu edo zuzkidura interesgarrietako batzuk itxuraldatu zituzten edo beste erabilera bat eman zieten. Dena dela, Escauriaza eta Olabarri arkitektoek egindako eraldatze-lan azkarrari esker, Luis Briñas herri-ikastetxea gaur egun ere eredugarria da bere xederako.