Patrimonio cultural. Puentes. Pasarela Pedro Arrupe

2003ko martxoaren 28an inauguratu zuten pasabidea. Sorgin-orratz baten itxura duen zubi edo pasabide honek Abandoibarrako pasealekua eta Unibertsitate etorbidea eta Deustuko Unibertsitatea lotzen ditu. 140 metroko luzera eta 7 metroko zabalera ditu. Sei sarbide prestatu dira, hiru itsasadarraren ert...

Descripción completa

Publicación: BilbaoIzan 2011
Materia:
Acceso electrónico: http://www.bilbao.eus/bld/handle/123456789/21527
Ampliar información
Resumen: 2003ko martxoaren 28an inauguratu zuten pasabidea. Sorgin-orratz baten itxura duen zubi edo pasabide honek Abandoibarrako pasealekua eta Unibertsitate etorbidea eta Deustuko Unibertsitatea lotzen ditu. 140 metroko luzera eta 7 metroko zabalera ditu. Sei sarbide prestatu dira, hiru itsasadarraren ertz bakoitzean. José Antonio Fernández Ordóñez ingeniaria eta arkitektoa izan zen egilea, baina 2000. urtean hil zen, eta Lorenzo semeak hartu zuen proiektua bere gain. “Padre Arrupe” izenak Pedro Arrupe bilbotar ospetsuari egiten dio aipamena. Pilota kaleko 5. zenbakian jaio zen 1907. urtean, eta 1927an Jesusen Lagundian sartu zen. Lagundiko 28. buru nagusia izan zen, 1965. eta 1983. urteen artean, eta Erroman hil zen 1991n. 2002ko martxoaren bukaeran, 90 tonako lehen modulua jarri zuten Unibertsitateen etorbidean. Urte bereko maiatzaren hasieran, zubiaren beste muturra ainguratu zuten Abandoibarra aldean, aurrekoaren oso antzekoa zena. Ekainaren 24an, oinezkoentzako zubi honen erdiko zatia jarri zuten, eta, horrenbestez, lehen aipatu ditugun bi muturrak bat eginda geratu ziren. Abuztuaren erdialdean, sartzeko arrapalak paratu zituzten itsasadarraren bi aldeetara, eta, azkenik, arrapala horiek lotzeko eskailerak eta zegozkien pasealekuak jarri zituzten. Igogailua du eskuinaldean, unibertsitatearen ondoan. Altzairu duplexez eginda dago; material hori lehenbizikoz erabili zen munduan tankera honetako lan bat egiteko. Barneko estaldura lapatxozko zurezkoa da; tropikoko material bat da lapatxoa, eta ondo jasaten du aire zabalean egotea. Pasabidea zeharkatzean, itsasontzi baten gainaldetik ibiltzeko sentsazioa izaten da.